PEIO ARDAIZ GALE, IKER MENDIBE CASTILLO

 

Peio Ardaiz, euskaraz, NUPeko Mikrokontakizun Juridikoen VIII. Kafka Sarien irabazlea

Zientzia Juridikoen Fakultateko lehiaketan, euskaraz,

bigarren saria lortu du Iker Mendibek.

 

NUPeko Zientzia Juridikoen Fakultateak antolatu du lehiaketa Proiektu Kulturaren deialdiaren laguntzarekin (Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzak bultzatua), eta 500 euro eman ditu saritan: 150 euro kategoria bakoitzeko lehen sariaren irabazle bakoitzarentzat, eta 100 euro bigarren postuan geratu direnentzat.

“Prometeo” du izenburua euskarako modalitatean irabazi duen kontakizunak. Epaimahaiak haren originaltasuna saritu du, bai eta haren egitura eta amaiera, eszena prozesu juridiko-penal baten esparruan txertatzea eta ezusteko amaieraren originaltasuna ere.

Hona hemen bigarren postuan sailkatutako kontakizunak: “Nork du benetan legitimitatea”

 

Mikrokontakizun Juridikoen Kafka Saria

Mikrokontakizun Juridikoen Kafka Sariaren helburua da ikasleen sormen literarioa akuilatzea eta giza jardueren alderdi juridikoa erakustea bai beren alderdi pertsonalean bai sozialean.

Lehiaketaren antolatzaileek testuari hasiera emanen dion esaldi bat proposatzen dute, eta parte-hartzaileek jarraipena eman behar diote, mikroipuin baten moduan, ondorio juridikoak dituen egoera sozial bat islatuz. Edizio honetan, honako hau zen proposatutako esaldia: “Prozedura bati hasiera eman zaio, eta, behar denean, izanen duzu denaren berri”. Mikrokontakizunek izenburua izan behar zuten, eta gehienez ere 120 hitzeko luzera (izenburua eta hasierako esaldia kontuan hartu gabe).

Franz Kafka idazleak ematen dio izena sari honi. Jakina denez, Kafkak, Zuzenbidea ikasi eta aseguru konpainia batean legelari gisa lan egiteaz gain, aldi berean bere zaletasun literarioa garatu zuen. Literatura unibertsaleko lanik garrantzitsuenetako bat idatzi zuen (“Metamorfosia”), eta bere eleberriei eta kontakizun laburrei esker nabarmendu zen bereziki.

 

Argazkia:

NUPeko Mikrokontakizun Juridikoen VIII. Kafka Sarien irabazleak.

Euskarazkoak, ezkerretik lehenak, Iker Mendibe eta Peio Ardaiz.