EURIPIDES ATENASTARREZ (K.A. 431)

 

 

“Antzinatik, Erekteoren seme-alabek oparotasuna ikusi dute;

zorioneko jainkoen seme-alabak,

inoiz konkistatu gabeko lur sakratu batetik jaioak,

jakinduria loriatsuz hornitzen dira,

betiere apainki dabiltzalarik zerurik argitsuenean barrena,

non, aldi batean, diotenez, Harmonia ile-urredunak

Pieroko Musa sakratuak

sorrarazi baitzituen.

 

Jario ederreko Zefiroaren uretan,

diote Afroditak bere anfora bete zuela

eta lurrean barrena bafatu zuela

haizekirriaren hats leun eta atsegina

eta beti koroatu zituen bere ileak

arrosazko koroa urrintsu batekin,

igorri zituen amodio txikiak Jakinduriaren ondoan tronua okupatzera

eta harekin lan egitera perfekzioaren manera guztietan”.