ASKI GOIZ IZANEN DA

 

Aski goiz izanen da

kexatzeko nere pertsona ttikiaz,

gertatuko dena gertatuko baita,

hori ez baita gure ardura.

 

Ez da heriotzaz kexatu behar duguna,

baina bai onez gure bizitza betetzea,

bizitzaren maitasuna bete-betean bizi behar da ,

damuek ez dezaten pozoitu gure bizitza.

 

Aski goiz izanen da,

dena amaituko den beldurra izatea,

mundu batetik bestera igarotzea,

jarraipen naturala besterik ez baita.

 

Erranak dioenez, ez da behin ere hiltzen,

haitzaren ezkurrak dira erortzen,

zuhaitzen kimuak dira loratzen,

lur sakonetik bizia da berritzen.

 

Aski goiz izanen da,

begi pisuak direnak hesteko,

betirako irristatu uzteko,

ilargiari begira egoteko.

 

Egunero miretsi egunsentiaren argia,

iduzki azpian den goxotasuna,

gozatu airean dagoen zaporea,

bizi itxaropenaren arnasketa.