Nik-neuk ikusitako gauzak konta nitzake, ongi ala gaizki, auskalo, baina asko kostatzen zait ni aurrean egon gabe gertatu diren gauzak kontatzea, badakidan arren benetan gertatu direla. Burutu behar dudan ahalegin-legea da zeren herriaren eta urteen jakinduriak dio borrokarik txarrena egiten ez dena dela. Eta badakizu zertan ari naizen, Okuik. Badakizu norantz noan…