Kondestable Jauregia. Larunbatetan, irailak 28, urriak 5 eta urriak 19. 10.00-13.30. HITZEN MINTEGIA 2024 – IDAZKERA TAILERRAK EUSKARAZ. Euskal Idazleen Elkartea-ren eskutik.
Izena aurrez aldetik eman behar dute interesdunek 010 telefonoan, irailaren 12tik irailaren 27ko 14:00ak arte. Izen-ematea hiru saioetarako izango da, azken saioa aurreko bietan landutakoaren arabera egingo baita. 15 laguneko taldeak. Doan.
HITZEN MINTEGIA 2024 – IDAZKERA TAILERRAK
Hitzen Mintegiaren xede nagusia da egile berriek euskarazko literatura sor dezaten sustatzeko baliabideak eskaintzea. Baita idazleek elkar ezagutu eta prozesu eta dinamiken jabe egitea ere.
Nola zabaldu idazten ditugun testuak? Zer egin gure hitzak jendearengana iritsi daitezen? Liburu bat argitaratzea al da bide bakarra?
Ikastaro honetan, literaturarekin jolastu eta testuak plazaratzeko beste modu bat landuko dugu: geure ahotik publikoaren belarrietara. Lehenbizi, testuak sortuko ditugu, kontuan hartuta guk irakurri eta jendeak entzuteko hitzak izango direla. Ondoren, hitzok taula gainetik geure ahotsez emateko bidea aztertuko dugu. Azkenik, ikasitako guztia praktikatzeko aukera izango dugu, jendaurreko literatur errezitaldi batean.
Bidaia zirraragarri bat paperetik taulara.
PROGRAMA:
PAPERETIK TAULARA. Jendaurrean irakurtzeko idazketa tailerra
-
Irailak 28 (Oier Guillan): Idazketa saioa. Nola sortu jendaurrean eta taula gainean esateko testuak? Testu literariotik testu eszenikora.
-
Urriak 5 (Mikel Ayllon): Irakurketa saioa. Nola irakurri testu bat jendaurrean? Hitzetatik ahotsera eta gorputzera.
-
Urriak 19 (Mikel Ayllon + Igor Arzuaga): Zuzeneko saioa. Ikastaroan barneratutakoa praktikatzeko saioa:
-
Saioa 12:30etatik aurrera publikoa izango da. Mintegian parte hartu dutenek bertan egindako lanak irakurriko dituzte, Igor Arzuaga musikariarekin batera. 10:00etatik 12:30era tailerreko partaideek entsegu orokorra egingo dute. 12:30etan Kondestablearen Areto Nagusia jendearentzat zabalduko da eta partehartzaileek zuzeneko emanaldia eskainiko dute.
-
IRAKASLEAK:
-
Mikel Ayllon (Laudio, 1980). Dramaturgoa, idazlea, itzultzailea eta doktoregaia Arte Garaikidean. Hainbat liburu argitaratu ditu (besteak beste Ez tiro egin anbulantziei, Zoriontsuak izatea aukeratu genuen edo Hau ez da gerra bat) eta hainbat sari jaso haiekin (Igartza edo Donostia Kutxa Literatura Saria). Piszifaktoria Ideien Laborategiko kidea da eta talde horren antzezlanak sortu eta zuzentzeaz arduratzen da.
-
Oier Guillan (Donostia, 1975). Dramaturgoa, idazlea eta kazetaria. Poesia, nobela eta antzerki liburuak argitaratu ditu (besteak beste VHS, Zauri Bolodia, Mr. Señora edo Elkartasun Basatia). Errenteriako Mikelazulo kultur taldeko kidea izan zen eta 2008tik Metrokoadroka Sormen Laborategiko kidea da. Hainbat lan sortu ditu haiekin, hala nola Zeozertan dabil baina ez dakit zertan edo Artxibo biluzia.