ERAKUSKETA: MAPAMUNDITARRAK 2024

Mapamunditarren edizio berriak “Gainazalaren azpian” izenburua hartu du. Programazioaren barruan, erakusketak, artistekin topaketak, zinema proiekzioak, performanceak eta tailerrak izanen dira, Ziudadelan, Iturramako Civivoxa, Nafarroako Museoa, NUP eta Atarrabiako Batan, irailaren 5tik urriaren 29ra bitartean.

Edizio honetan parte hartzen duten artistek interesa dute ekoizpen eta kontsumo zentro nagusien bazterrean dauden lurraldeetan. Lurralde horiek badute zer kontatu; munduaren konplexutasunaren parte dira, baina ezkutuan daude, edo ahanzturan. Edizio honetako artistek era honetako tokiak hautatu dituzte: urtegien urek azpian hartutako herriak (Anne-Laure Boyer eta Maddi Barber), jendez hustutako tokiak eta erabiltzen ez diren bideak (Olga Olivera-Tabeni), eta memoria historikoko tokiak (Amaia Molinet eta Eriz Moreno). Itziar Okarizek, nolabait ere, ametsak sortzen diren garuneko zokoa bisitatu zuen; Ignacio García Sánchez-ek, berriz, etorkizuneko hondakinak proiektatu zituen, erortzeko zorian dauden eraikinen artxiboetan oinarrituta.

ERAKUSKETAK

ZIUDADELA, 6. poterna, 09/12 – 10/27 (asteartetik larunbatera, 11:30-13:30 eta 18:00-20:30; igande eta jaiegunetan 11:30-13:30). Hirugarren harria. Amaia Molinet y Eriz Moreno.

ZIUDADELA, Labea, 09/12 – 10/27 (asteartetik larunbatera, 11:30-13:30 eta 18:00-20:30; igande eta jaiegunetan 11:30-13:30).  Sakonak Olga Olivera-Tabeni.

NUP / El Sario eraikina, 09/05 – 10/25 (astelehenetik ostiralera, 09:00-21:00).  Hormigoi armatuzko ametsak. Ignacio García Sánchez.

BATAN, Atarrabia, 09/14 – 10/27 (larunbat, igande eta jaiegunetan,11:00-14:00 eta 17:00-20:00).  Atlas ezkutua. Anne-Laure Boyer.

TOPAKETAK

09/12, 18:00. ZIUDADELA, Labea eta 6. poterna. Inaugurazioa eta solasaldia Anne-Laure Boyer, Amaia Molinet eta Olga Olivera-Tabeni artistekin.

09/18, 18:00. NAFARROAKO MUSEOA, Atondoa. Ametsen egunkaria, Itziar Okariz-ek sortu eta Iziar Ocariz Prego antzezleak antzeztutako performancea.

PROIEKZIOAK

10/15, 19:00. ITURRAMAKO CIVIVOXA. AÏSSA MAÏGAren Marcher sur l’eau (Oinez ur azalean) filmaren proiekzioa.

10/22, 19:00. ITURRAMAKO CIVIVOXA. ANNE-LAURE BOYER artistaren Atlas ezkutua film laburra eta MADDI BARBER zinemagilearen Urpean Lurra film ertaina. Solasaldia Maddi Barber zinemagilearekin.

10/29, 19:00. ITURRAMAKO CIVIVOXA. RÉGIS SAUDER egilearen J’ai aimé vivre là(Pozarren bizi nintzen hor) dokumentalaren proiekzioa.

TAILERRAK

09/14, 17:30-19:30. BATAN, Atarrabia. Ane Laure Boyer. Kutxak irekitzen, Doako sarrera aurretiazko izen ematearekin.

10/12, 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 ZIUDADELA, EZKABA MENDIA ETA UHARTE ZENTROA. Amaia Molinet & Olga Olivera-Tabeni.