ERAKUSKETA: STÉPHANE LEVALLOIS-EN KAFKAREN METAMORFOSIA

Kondestablearen jauregia. Beheko solairuko ataria. Irailaren 6tik 29ra. STÉPHANE LEVALLOIS-EN KAFKAREN METAMORFOSIA. ASIER MENSUROREN ERAKUSKETA PROGRAMA. Nafarroako Komiki Azokaren XV. edizioaren barruan.

*Franz Kafka (Praga, Txekia, 1988 – Kierling, Austria, 1973) hil zela ehun urte bete ziren 2023an. Kafka modernitatearen idazle handietako bat izan zen, baita genero fantastikoaren egile nagusietako bat ere. KAFKAREN METAMORFOSIA STÉPHANE LEVALLOISEN ESKUTIK izeneko lan honetan, Frantziako artista ezagunak aipatutako eleberria ilustraturik dakar. Eleberria lehen aldiz 1915ean argitaratu zuten Die Weissen Blättner aldizkarian.

Levalloisek, egile handi eta Hollywoodeko XXI. mendeko munstro-zinemaren maisuak, balentria eta originaltasun handiz lantzen du Kafkaren narrazio honen egokitzapena. Narrazioaren logikari buelta ematen ausartu da irudigilea, zeinetan, giza-itxurako labezomorroen mundu batean, haietako bat gizaki bihurtzen baitu.

Munstroak beti hartu izan dira ezberdintzat, eta, hala, gizakiak munstro gisara aurkezten ditu. Gogora dakarkigu esamolde latindarra: Homo homini lupus (gizakia otso bat da gizakiarentzat).  Baina gogoeta sakonagoa planteatu nahi du berez. Gregor Samsa da Kafkaren narrazioan egiazko sentimenduak dituen pertsonaia bakarra. Eta horrexegatik ematen dio egileak gizakiaren itxura. Kontrara, haren familiako kideen jarrera ez da batere gizatiarra. Kezka handiagoa dute gizartearen arauak hausten dituen hori ezkutatzeko, lagun maiteetako baten, ustezko, zoriontasunagatik baino. Taldeko dinamika hori intsektuen familia baten metafora gisara aurkezten du.

Istorioaren gehiago sakonduz gero, ikusiko dugu berezitasuna munstrotasunarekin alderatzen duela. Izan ere, gizarte uniforme eta itogarria planteatzen du, balore eta arau zurruneko sistema eredu batean. Levalloisek are beldurgarriago egin du istorioa, XX. mendean izan ziren erregimen faxistak gogora ekarri baititu. Eta gutxi balitz, gogoeta egiten du faxismoak XXI. mendean duen tokiaren inguruan. Dudarik gabe, Kafka gai izan zen narrazio bikain honetan hori aurreikusteko.

Alderdi grafikoari dagokionez, tour de force egin du Levalloisek. Bestera esanda, artistak berak bere berezko dohainak are gehiago probatzen saiatu da. Bere aurreko lanetako batean ere ez da hain zorrotza izan perspektibarekin. Marrazkien kalitateari erreparatuta ere, bikaintasuna lortu du arreta handiko lan finarekin. Eta, jakina, akuarelaren maisua dela erakutsi du beste behin ere, non atmosfera eta giroa sortzeko argiari garrantzi bizia eman baitio. Marrazkiok aise heltzen dira Vilhelm Hammershøi margolariaren lanen mailara, obra hau prestatzeko inspirazio-iturri izan duena.