MIKROBIOTA ETA KIROLA

Udazkena hastearekin batera, Lemniskatako jarduerak itzuliko dira.

Horrela, datorren ostiralean, urriak 4, 19:00etan, Ordiziako Barrena jauregian, hamargarren OrdizientziA zikloari hasiera emango diogu, “Mikrobiota eta kirola” izeneko hitzaldiarekin, Adrian Odriozola ikerlariaren eskutik.

Hamargarren zikloko programa osoa erantsitako artxiboan aurki dezakezu.

ordizientzia 2024

Adrian Odriozola doktorea da Biokimikan eta Biologia Molekularrean (UPV/EHU).

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Genetika irakaslea da.

Doktoregoko aparteko saria, UPV/EHUk emana.

Berrikuntzaren Euskadi Saria.

UPV/EHUko Genetika Saileko Hologenomiks ikerketa-taldeko zuzendaria.

Nutrizioko eta Kiroleko Genetikako irakaslea Espainiako eta Ameriketako hainbat unibertsitatetan.

Ikertzaile nagusia nazioarteko hainbat proiektutan.

Asmatzailea Giza Genetikako 7 patente nazionaletan eta nazioartekoetan.

Nazioartean eragina duten aldizkarietan argitaratutako artikulu askoren egilea.

Ekintzailetza-esperientzia (2013-gaur egun) eta Ezagutzaren Kudeaketan esperientzia Biozientzietan (UPV/EHU, ZITEK).

Hainbat doktore-tesi zuzendu ditu.