PRENTSA GOMITA

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) bere urteroko emaitza deialdi kanpaina eramanen du 2024ko urriaren 14tik azaroaren 22ra.

Zer gaien inguruan ? Trantsizioen gaia jorratzen segituko du, aurten agro-oihangintzaren lan ardatza erakustiz.

Euskal Herriko Laborantza Ganbararen lehen misioa trantsizioen sustatzea da, laborantza eredu herrikoi, iraunkor eta solidarioa garatzeko Euskal Herrian. Sortu denetik, 2005ean, EHLG-k hainbat lan ardatz ideki ditu eta hauen artean agro oihangintzarena, duela 10 urte hain zuzen.

Gai honetaz informazio gehiago emaiteko, atseginez gonbidatzen zaitugu gure:

PRENTSAURREKO-ra

Aurtengo dohaintza kanpainaren aurkezpena

2024ko urriaren 9an, asteazken goizean, 11.00-tan,

Lekua : Lisses karrika, 4 – 64 100 Baiona

(Berria kazeta eta Gernika jatetxearen arteko lokalean)

Zure presentzia baieztatzeaz eskertzen zaitugu, telefonoz (05 59 37 18 82) edo e-mezuz :

maritxu@ehlgbai.org

Zure gain kondatzen dugulakoan, onar itzazu Anderea, Jauna gure goraintzi beroenak.