ERAKUSKETA: APICHATPONG WEERASETHAKUL

Ziudadelako poterna eta Kondestableko Civivoxa. Urriaren 3tik 13ra. Instalazioak: Fiction eta For Bruce (Brucerentzat). Apichatpong Weerasethakul.

*Fiction (Fikzioa). Ziudadela – Poterna

Beira gaineko proiekzioa |Silentea | kolorea | 2018 | 14’

Gauez, lanpara fluoreszenteak

intsektuak burrunbaka eta noraezean

esku bat liburu zuri batean idazten, idazten eta amets bat erregistratzen saiatzen.

Irudiak ikuslea inguratzen du, proiekzioa gainazal guztietan islatzen da

intsektuak, eskua eta argiak lurrean irristaka

ametsa eta errealitatea talkan.

Fiction obran, Apichatpong bere ametsak idazten saiatzen da. Intsektu talde batek eten du prozesua, eta katu batek. Oroimenarekiko eta argiekiko etengabeko lilura adierazten du obrak. Bere etxeko ingurunearen eta bertako biztanleen erretratu paregabea ere bada.

*For Bruce (Bruce-rentzat). Civivox – Kondestablearen Jauregia.

For Bruce kanal bikoitzeko bideo-instalazioa Apichatpongek bere aspaldiko adiskide bati egindako omenaldia da, Bruce Baillie (1931-2020) zinemagile esperimentalari. Apichatpongek Peruko Amazoniako oihan batean trekking egiten ari zelarik grabatu zituen For Bruce filmeko bideo gainjarriak, COVIDa igaro ondoren osatzen ari zela. Baketsua eta amaigabea da bideoen gaia: egurrezko zubi bat ingurune natural biziki bizi batean. Askotariko animaliak ikusten dira, eta argi distiratsu bat; uraren emari lasaia entzuten da zubipean, eta artista eztulka. Oihaneko ez-leku bat filmatuta, oroitzapenen eraginpean ez dagoena eta, aitzitik, izakiak dimentsio espiritual batean bateratzen dituena, Apichatpongek Baillieren erretratua izango balitz bezala eskaintzen du artelana, zinema modu primitiboan, alkimia gisa, besarkatu zuen artistaren erretratua. Izan ere, For Bruce beste bideo-instalazio berri batekin ere lotuta dago, Seeing Circles, non Apichatpongek begiratzeko beste modu bat praktikatzea duen xede, denborarik eta oroitzapenik gabe, “soilik gure baldintzapenekin begiratzea; egotea, besterik gabe, kamera izanik bitarteko”.