‘OPARITU, URTU’ ERAKUSKETARI BURUZKO JARDUERAK

Ziudadelako Arma Aretoa. Urriak 1 – urtarrilak 12. ‘Oparitu, Urtu‘ erakusketaren inguruko jarduerak.

Programak hiru bisita gidatu barne hartzen ditu, erakusketaren komisarioaren eskutik. Bisita horiek arreta jarriko dute arte garaikideko erakusketa bat eraikitzeko moduan eta komisariotza-lanaren inguruko konbentzioetan. Ada Garruésen ekoizpen-lantegia, aretoan egin dituen lanak oinarri hartuta, zeinetan pinturatik eta marrazketatik abiatuta Ziudadela parkea arakatuko baitu. Espazioarekin eta objektuekin egindako ekintza-performancea, Katixa Goldarazena eta Blanca Niemietz-en eskutik, Arma Aretoan ikusgai, hura irekita dagoen orduetan. Lorea Alfaro eta Isabel de Naveránen arteko topaketa, zeinetan testuak eta irudiak elkarlotzen diren geure buruari galdetzeko gugan eragina duten kontuek nola tenkatzen dituzten lanaren eta bizitzaren arteko harremanak. Zuzeneko bideo-emankizuna Sidneytik, eta gero hura erakustaretoan instalatuko dute Lorea Alfarok eta Jon Otamendik. Eta azkenik, Iñigo Villafranca Apesteguiaren ekintza bat: astero lore moztu berriak bidaltzea, urrun egonik ere aretoarekin loturik egoteko modu gisa eta guztiona den gune bat ospatzeko modu gisa.

JARDUERA-PROGRAMA ETA BITARTEKARITZA

*ZU BESARKATZEKO EZINTASUNA

Iñigo Villafranca Apesteguia

Asteartero, erakusketak irauten duen hamabost asteetan, Arma Aretorako loreak bidali eta berritzen dira. Jotak esaten duen bezala: zu besarkatzeko ezintasuna / hori da munduan gehien nahigabetzen nauena. Beti hor egotea ezinezkoa denez, lore batek distantzia apaltzen du.

Asteartero, 12:00etan.

*ESKERRIK ASKO ZURE BISITAGATIK

Iñigo Villafranca Apesteguia

Zer esan nahi du arte garaikideari eskainitako programak opariaren logikatik abiatuta ulertzeak? Zein da komisariotzaren eta abegikortasunaren arteko harremana? Zeri heltzen diogu erakusketari “egoera” esaten diogunean? Bisita gidatua erakusketaren komisarioaren eskutik.

Urriaren 2an, 18:00etan. Azaroaren 24an, 12:00etan. Abenduaren 15ean, 12:00etan. Sarrera librea.

*BIZITZ/\

Lorea Alfaro eta Jon Otamendi

Zuzeneko bideo-emankizuna Sidneytik, Instagram bidez.

Data zehazteke. Asteburu bateko goizaldea, urria eta abendua bitarte.

*GAUR HEMEN NAGO, TOKI HONETAN…

Ada Garrués

Ekoizpenera hurbiltzeko lantegia, horizontaltasunaren eta paisaiaren ideiak abiapuntu hartuta edo berrinterpretatuta. Artistaren praktikatik abiatuta gaiari buruzko sarrera bat eginen da topaketan. Jarraian, materiala bilatzeko paseo bat emanen da Arma Aretoko inguru hurbilean, Ziudadela parkean. Bildutako materialekin marrazki eta pintura kutsuko eszena bat eraikiko dugu, lan kokatua eta kolektiboa sortze aldera.

Azaroaren 3an, 11:00etatik 14:00etara. Sarrera librea.

*ORAIN HURBILAGO ZAUDELA

Katixa Goldarazena Azpirotz eta Blanca Niemietz

Tokian, gauzekin eta elkarrekin. Hiru baldintza horiekin eta esku har dezaketen gainerakoekin harreman estuan dagoen denbora-tartea.

Azaroaren 19an. Ekintza egun osoan eginen da, Arma Aretoa irekita dagoen orduetan.

*OLATUA ADIMENEAN [BIZITZA, GELDI ZAITEZ HEMEN]

Lorea Alfaro eta Isabel de Naverán

Topaketa horretan Isabel de Naveránek eta Lorea Alfarok testuak eta irudiak elkartzen dituzte, eta galdetzen dute eragiten digun horrek nola tenkatzen dituen lanaren eta bizitzaren arteko harremanak; eta zein modutan zenbait keinuk molde berria hartzen duten hizkuntzaren mugarekiko zuzeneko harreman horretan. Olatua adimenean ikerketa-eremu bat da, baita Isabel de Naveránek argitaratutako liburu bat ere (Azkuna Zentroa, Bilbo, 2024), zeinetan Lorea Alfarok kolaboratu baitu J’adore que tu me dises j’adore testuarekin eta VVV irudi-blokearekin.

Abenduaren 13an, 18:00etan.