ERAKUSKETA: HONTZEK EZ DUTE HABIA EGITEN

Sarasate pasealekua. Urriaren 3tik 13ra. Eskultura instalazioa: Hontzek ez dute habia egiten. Alberto Odériz.

Alberto Oderizek espazio publikora eraman nahi ditu hontz batek erruten dituen arrautzak, baina berez direnak baino askoz ere eskala handiago batean, hori bai, material berberaz eginak, kaltzioz. Arrautza horiek elkarrizketa bat planteatzen dute ‘72ko edizioko Prada Pooleren obra ikonikoarekin: elementu nomada bat da, arrotza eta ikonikoa hiriaren erdialdean, herritarrak aurtengo edizioko gai batzuetara daramatzana, hala nola ingurumenaren hauskortasunera (“Gelditzen zaizkigun zuhaitzak”), artisautzaren garrantzira (“Hasieran eskuak izan ziren”) eta gizakien migratzaile izaerara (“Guztiok heldu gara oso urrunetik”).