2024ko urriak 15
19:45etan
Indautxu Aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo
3 / 5 €
Gaztelaniaz
Arnasa betean (emakume zinegileak)
Euskal Herria · 2023 · 75 min · Zuz.: Bertha Gaztelumendi, Rosa Zufía · V.O.S.C.
+XI KORTeN! Prioridades, Tamara Lucarini Cortés. EH, 2023, 18’. Fik
Gonb: Rosa Zufia,Tamara Lucarini
Hiru emakumek –Erea Lopez, Lara Larrañaga, Ainhoa Incognito– apnean gidatzen gaituzte urpeko bidaian, zinemako emakumeen lanak erakusteko: haien begirada, ametsak, aurrera ateratzeko ahaleginak… Euren ekarpenak, alegia. Dokumental honek zinemaldietan arrakasta izaten ari diren emakume, beterano edo gazteak, erakutsiko dizkigu. Harrituta utziko gaitu. 2023ko Donostiako Zinemaldian estreinatu zen filma.
Zuzendariak Bertha Gaztelumendi (Irun, Gipuzkoa. 1962) eta Rosa Zufia (Tutera, Nafarroa. 1958) dira. Berthak hainbat dokumental zuzendu ditu (Mariposas en el hierro; Ez, eskerrik asko; Las buenas compañías…), eta Nigar franko egingo zuen aitak (2014) film ertaina.
Rosa Euskal Telebistan ibili da lanean erredaktore-editore eta kultur programak zuzentzen. Tabakalerako kultura garaikideko zentroa sortzen ere lagundu zuen, eta RTVE OtraMirada sariaren epaimahaikide izan zen.Obra hau bere opera prima da.