Urriaren 31 arte
Iruñeko “El Corte Inglés” dendako 8. solairuan kokaturik dagoen Kultura Arloko Aretoan
Astelehenetik larunbata bitarte, 9:30etatik 21:00etarat
“La fragilidad de la vida” izurritearen ondorioz sorturiko etxeratze garaiko marrazki erakusketa da. Bertan egileak hauskortasunaren ikuspegia erakusten du, gure izate hutsala.
Izadian atzematen den bukaerarik gabeko borroka, deus ez da geldi egoten, hori arriskutsua da eta norberaren egoera okerragotzen du.
Tximeletak maitaturiko liliak atzematen ditu baina gaizki aukeratuz gero hil eginen da. Halere, lore haragijalearendako pinpilinpausaren heriotza bere biziaren elikadura bihurtzen da.
Bizitza ikaragarria da, krudela, zitala, zaila, baina era berean sakona, ederra, zoragarria. Indartsua bezain ahula.
You must be logged in to post a comment.