Egun batean nere ikaskideek lapurreta leporatu zidaten nahiz eta ez nuen ezer ebatsi, gaizki akusatu ninduten. Hainbeste hasarretua nintzen, hain koleran, joan nintzela nere aitatxi ikustera galdegiteko, zergatik hori gertatu zizautan eta zergatik hainbeste herra sentitzen nuen nere eskolako lagunen kontra eta zergatik horrela nintzen, galdua. Orduan aitatxik erran zautan:
Bi otso ditugu gure baitan, bat txarra da, minbizia bezalakoa da, iluna, beti txarkerietaz bizi dena.
Bestea, haatik, ona da, bihotz onekoa, iduzki kolorekoa,
maitagarria dena.
Ados, aitatxi eta orduan zein dut nik nere barnean?
Dependi, zure araberakoa da, elikatzen duzuna da zure baitan dagoena…
Bi egun berantago, jakin nuen nor izan zen lapurra. Segidan izan nintzen beregana eta bere porrota aitortu arazi nion. Aitortu zautan begiak negarrez eta ondoko egunean, lapurtutako kolorezko arkatzak bere lekura itzuli ziren. Ni lasaitu nintzen eta gure irakaslea ohartu zen ez nintzela ni izan ebaslea baina bai beste bat izan zela. Nere eskolako ikaskideek ere be gauza pentsatu zuten…
Azkenean, dena ongi konpondu zen eta nere aitatxiren arabera, otso ona izan behar naiz, nahiz eta, otso txarra ere tarteka izatea, ez dautan kalterik egiten…