EGOITZA ARTISTIKOA EGITEKO DEIALDIA

Deialdi hau Bilbao Arte Fundazioa eta Frantziako Enbaxada Espainian – Institut Français Espagne erakundeen arteko lankidetzatik abiatzen da, eta bere proiektu artistikoa garatzeko artista bat hautatzea du helburu, Le Jardin des métiers d ‘Art et du Design (aurrerantzean JAD) delakoan, Sèvres-en, Paris (Frantzia).

Bilbao Arte Fundazioaren helburua EAEn bizi diren artisten nazioartekotzeari laguntzea eta artista horien prestakuntza eta profesionalizazioa bultzatzea da. Horretarako, bi hilabeteko egonaldia eskaintzen du JADen, sorkuntza garaikidea, artisautza artistikoa eta diseinua lantzen dituen ekoizpen zentroan.

Deialdi hau Bilbao Arten egoitza artistiko bat izan duten artistei zuzenduta dago. Aurkezteko azken aguna: azaroak 15, 2024.

Deialdiaren OINARRIAK

JAD-I BURUZ

JAD, Le Jardin des métiers d ‘Art et du Design artearen eta diseinuaren arteko hibridazioa sustatzeko diseinatutako lekua da.

Sorkuntza garaikideari eskainitako ekoizpen-zentroa, JADek, 2022ko irailean ireki zenetik, hautatutako hogei bat artisau eta diseinatzaile hartu ditu bere tailerretan, hautagai-zerrenden deialdi baten esparruan, bere jardunaren bikaintasunagatik eta bere lanbidearen ikuspegi berritzaileagatik. JADen barruan, banakako eta taldeko jarduerak sustatzeko diseinatutako ingurune eta baliabideez baliatzen dira.

Ezagutza, praktika eta esperimentazioaren trukearen bidez elkar ikastea eta “elkarrekiko ongarritzea” sustatzen duen arrago gisa diseinatuta, JADk lankidetza eta transmisioa kokatzen ditu bere proiektuaren erdigunean.

Artearen eta diseinuaren lanbideen arteko elkarrizketa emankor hori kultura-programazio aberats baten barruan sustatzen da, haren hezkuntza-eskaintzaren barruan, bai eta hainbat publikori egokitutako bitartekotza baten barruan ere: eskolak, esparru sozial eta solidarioak, helduak, taldeak, gizabanakoak.

Tokiko artisau eta diseinatzaileentzako baliabide-zentroa ere bada JAD, MakerLaben inguruan edo topaketa profesional ugari antolatuz (hitzaldiak, tailerrak, prestakuntzak).

JAD, berrikuntza, kultura eta transmisioa uztartzen dituen proiektua, eskualdeko profesionalei, sortzaileei eta publiko orokorrari arreta emateko. Gainera, Sena Garaietako Departamentuak sorkuntza garaikidearekin, artisautza artistikoarekin eta diseinuarekin duen konpromisoaren sinbolo izan nahi du.