Sabin Oregi Zarautz
Eguna heldu da! Deialdiak agindu moduan paratu gara Baztan ibaiaren ertzean, trenaren bagoi zabala eta ederraren antza duen gune zoragarri honetan. Gune eder hori Txokoto taberna musikatuak duen gela xarmant eta alaia da, Baztan ibaiaren gainean, txokoton ura geratzeko egin zuten presaren ondoan. Etengabeko zarata, baita, eder horrekin. Guztiz beste paradisu batera jauzi egin dugunaren zioan gaude. Elizondon gaude, baina irudimenak beste nonbaitera garamatza: Mintzo Fernandez eta Rakel Pardok egokitu duten ametsetako leku xarmant honetara.
Tenorearen aurretik bildu gara bidaia honetan erakusle izango diren lumaren lau erreginak: Marisa Arruabarrena Elizalde, Yolanda Donis Manterola, Ainara Maia Urroz eta Arantza Martinez Etxarri entzutera. Azken uneko nerbioak bor-bor eta pil-pil, edo beste norbaitek beldur eszenikoa deituko duena, agertzen dira. Batzuek errazago ezkutatzen badute. Erregin-egile hauei dakit argitaldariaren bitartez plazaratu dituzten lau eleberriak eta olerki bilduma izango dute hizpide eta lagun. Horrela, eta plazara agertu diren ordenuan:
- Oroiminezko igandeak. (2020, Ainara Maia Urroz,),
- Osaba Joxeren sotoko kutxan. (2021, Marisa Arruabarrena Elizalde).
- (2022, Marisa Arruabarrena, olerki bilduma)
- Lehenbiziko harria. (2023, Arantza Martinez Etxarrik euskaratua),
- Zazpi gurutzeak. (2024, Yolanda Donis Manterola)
Arratsaldeak zazpi eta erdiak jo zuenetik minutura Rakel Pardok, tren geltokiko arduradun moduan, abiatzeko tenorea dela adieraztearekin dakit argitaldariako arduradunak aurkeztu zituen bertara agertu ziren lau emakume sortzaile eta idazleak, eserita agertzen ziren moduan. Lauen artean prestatuta zuten udazkenari omen eta eskerrak emateko hitzak. Hori irakurtzeko gomita Ainara Maia Urrozi luzatu zion:
«Uda garaia amaitu da. Neguaren erreinua bere isiltasuna erakustera dator. Bai erreinua diogu, neguan isiltasuna arlo ugarietan ematen baita: Hiri zein herrietako kaleetan, Hiriko lorategietan, Hiri inguruetako basotxoetan, Mendian egiten ditugun txangoetan, Naturaren ondoan, eta… gauean ibilgailu gutxiago entzuten da: idatzi, sortu dezaket!
Horiek guztiak eta zarata zein soinu urbano gehiago murrizten direnean, eta natura biziki bizitzen duten lagunak aurkitzen ditugu berriz natura, guztiak sorkuntzarako erabiliko dugun tarteari leku ederra ematen zaio gure inguruan. Ongi etorri udazken! ongi etorri Marisa, Arantza, Yolanda eta Ainara.»
Sarrera hori eman ondoren, Ainarak hitza Marisari pasa zion. Oriotar sortzaile honek jada oso txikitatik idatzi, marraztu edo beste edozer gauza irudimena erabiliz sortzen ibilia dela jakinarazi zigun, eta baita nola berak ipuinak bere modura berregiten zituen azaldu ere. Bere ondoren Yolandak hartu zuen hitza, lasartearra jaiotzez eta nafarra bizitzez; azaldu zuen bere ustez liburu irakurle izan garen askok, zenbat alditan, saiatu garela irakurri dugun eleberri batean edo bestean egile hark izkiriatukoa beste modu batean azaltzen; bai eta pentsatuz: «ene ustez beste modu batean jarraitu beharko zuen», edo zer beste burutik pasa egiteko gogoa izan. Solasaldi ireki horretan, lau sortzaileak aritu ziren euren modura azaltzen zergatik idatzi, zertarako, norentzat? Edo nola abiatu ziren idazten, bakardadearen beharra edo ez, Arantzak azaldu zuen nola ohean, «oraindik loak hartu ez nauenean zerbait burura etortzen bazait, altxa eta paperean idatzi» eta gero berriz ohera. Txokoto paradisu horretan bilduta izanik, zaila izan zuten ahaztea sortzerakoan behar duten doinua, eta nolakoa.
Ondoren, lau emakume sortzaileetatik hiru dira olerkiaren alorrean ibilbidea eman dutenak, haiek azaldu ziguten nola sortzen duten. Horren aurrean, Marisak azaldu zuen, «nire kasuan ideia etortzen den moduan geratzen da, ez dut inoiz gerora ez eta kakotx bakarra aldatuko». Hori erran ondoren zehaztu zuen «idazten dudanean, norbaitek nire atzetik zerbait esango balu moduan, eta nik haren hitzak paperera bideratzen ditut».
Emakume idazle hauek saiatu ziren nola aukeratzen duten gaia azaltzen, haria edo autorea ipuinak edo itzulpenak egin dituztenen artean. Azken gai horri modu zabalagoan Arantzak aurre egin zion. Bere kasuan lan hau ez da itzulpen klasiko modu batean hasi. Ezagun filosofo bati haren lagun batek, germaniar kulturakoa eta idazlea hura, oparitu omen zion bere azken eleberria: alemanez idatzia. Noski ez zuenez ondo ulertzen, neuregana hurbildu, laguntza eske azaldu zen. Horrela, poliki-poliki, hark orri bat itzuli nik zortzi aritu ginen. Horrela egiten heldu zen unea liburua euskaratu genuena. Eta, orain zer egin?, dakitengana jo genuen, eta hor dago, azaldu zuen.
Marisak gogora ekarri zuen Alice Munrok zizkioen hitzak: «ni etxekoandrea nintzen eta, hortaz, tarte libreak nituenean idazten nuen». Gogoeta horren karira, lau emakumeak aritu ziren nola antolatzen duen bakoitzak bere mundua, ekilibrioak egin lana, etxearen atontzea, familiarena eta beste gauzen artean sortze lana aurrera eramateko. Lau emakumeek azaldutakoak biltzen dira Munro andrearen hitzetan.
Ondoren editoreak, sortzaileei, eta are gutxiago idazleei, egiten zaien galdera ezarri zien: Sortu duzue, paperean dago jada zuen lana, eta azkenean kalean, plazan dago guztion eskura. Zer igarri duzue une horretan? Apenas egiten ez den galdera horri erantzuna anitza bezain zabala eman zioten lau idazleek. Lana azkenean bukatua, helmuga, edo umea erditzearekin alderatu daitekeen zerbait: urradura eta minarekin azkenean atera da, kanpoan dago —azaldu ziguten—.
Bada beste gogoeta berezi bat minaren inguruan Ainarak eman zuena. Liburua sortzean, nolabait barruan daramazun mina «ez zauri edo urratuaren mina, baizik bihotzean edo adimenean gertatua» adierazi nahi duenean egileak. «Moduren batean zure barruan min egiten dizun horrek, idazterakoan mina arinagoa bilakatzen omen da edo bederen hori igartzean indar berrituz jarraitzen duzu idazten (eta bizitzen) zama edo mina gabe.»
Gogoetak entzun ondoren han bildu ziren entzuleek aukera izan zuten idazlan bakoitzaren zatien irakurketa entzuteko. Mahai ezberdinetan egile bakoitzak, solasaldia abiatu aurretik, laga zituzten orriekin irakurraldia jarraitzea samurrago izateko itxaropenarekin.
Galderen atalean, gelaren atzean bilduta zen emazte batek berak ere idaztea gogoko zuela aipatu zuen eta tarteka olerkiak ere egiten zituela. Nola egin lan horrekin aurrera galdetu zuen. Pribatuki bai eurengana zein editorearengana jotzeko ateak ireki eta zabalik eskaini zioten emandako erantzunean.
Arrats eder hori amaitzeko, aukera ezin hobea izan zuten bildutako sortzaileek eta editoreak: bertako sukalde ezin hobea dastatu! Amaiera ezin hobea horrelako egun miresgarri eta xaloarentzat.
You must be logged in to post a comment.