“CONTIGO NO BITXO” JARDUNALDIAK

2024ko azaroaren 7an eta 8an “Contigo no bitxo” arte garaikidearen kontserbatzeari −sorkuntzaren, artearen merkatuaren eta erakundearen ikuspegitik− buruzko jardunaldien laugarren edizioa egingo da BilbaoArten.

Sarrera librea izena emanez gero hurrengo formularioan.

Contigo no bitxo arte garaikideko hutsune batetik abiatuta sortutako ekimena da. Arte garaikidearen kontserbazioa sektore horretako profesionalen ikuspegitik landu da beti. Jardunaldi horien helburua ikuspegia aldatzea da, problematika sormen artistikoaren hizkuntzatik transmititzeko artisten eta beste profesional batzuen bitartez, aurrez ezarritako aurreiritziak hautsiz.

BilbaoArte bezalako euskal artearen panoraman funtsezkotzat jotzen dugun enklabetik, zeinak gorabidean dauden artisten ikusgarritasuna eta prestakuntza bultzatzen baitu, sorkuntzaren, artearen merkatuaren eta erakundearen ikuspegitik elkarrizketa batzuk proposatzen ditugu.

Proposamena zabalik egongo litzateke arte eta kontserbazio arloko profesionalentzat zein gradu, master eta doktoregoko ikasleentzat.