Guztiok badugu altxor bat gure baitan,
belaunaldiz belaunaldi eskainia izan zaiguna,
guk gure aldetik transmitituko dieguna,
gure ondorengoei modu berdinean.
Altxor hau indar handi bat da,
nor garen egiten gaituena,
gure nortasuna definitzen duena,
Euskara, gu eraiki gaituena.
Uste badugu gure hizkuntza,
guretzat ez dela beharrezkoa,
akats sakon-sakona da,
iluntasunera eramango gaituena.
Gure odola da, bizia ekartzen duena,
gure baitan isurtzen dena,
ibaiek itsasoa sortzen duten bezala,
gure nazioaren oinarri bera da.
Oi Euskara maitea, gu garena zira,
zu gabe gure herria desagertuko da,
beti izan zira bizitzaren iturria,
ase arte edan behar duguna.