JOANES ETXEGOIEN IRIARTE

 

Joanes Etxegoienen master amaierako lana, Elikadura Jasangarriaren Grup Vall Companys-UdL Katedraren lehen saria

Saria 4.000 eurokoa da, eta txerri ustiategi bateko hondakin organikoen kudeaketa integralari buruz NUPen egindako master amaierako lana saritu du

 

Txerri ustiategi bateko hondakin organikoen kudeaketa integralari buruzko azterlan batek irabazi du  Elikadura Jasangarriaren Grup Vall Companys-UdL Katedraren (Lleidako Unibertsitatea) master amaierako lan onenentzako sarien lehen edizioa. Joanes Etxegoien Iriarte da azterlanaren egilea. 4.000 euroko saria joan den astean eman zen hirugarren BIT Kongresuan, Sant Miqueleko (Lleida) Nekazaritza Azokan. Bigarren saria, 2.000 eurokoa Anna Vilàri eman zitzaion, eta hirugarrena, 1.000 eurokoa, Ivan Roblesi; biak Lleidako Unibertsitatekoak.

Lan irabazleak bere mindetatik sortutako biogasa animalien erraustegi baten erregai gisa erabiltzea planteatzen du, berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko eta barne-biosegurtasuna eta hilkortasunaren kudeaketa hobetzeko premia bikoitzari erantzunez. Emaitzen arabera, txerrien gorozkiek tona bakoitzeko 21,2 metro kubiko biogas izaten ahal dute. Proiektuak proposatzen du urtean ia 445.000 kg CO2 murriztea etxaldean.

Sariak banatu baino lehen, Grupo Vall Companys – UdL Katedrak Alfons Cornellaren hitzaldi bat antolatu zuen. Cornella Infonomia eta EDGERS aholkularitza-enpresen eta Institut of Next eta Curiosity Atelier prestakuntza-enpresen sortzailea da.  Honako hau zen ponentzia magistralaren izenburua: “Berrikuntza ez da apeta hutsa edo luxu bat, balio berria sortzeko modua da”.

 

Argazkia: Joanes Etxegoien, ezkerretik bigarrena, sari-banaketan.