FAS ZINEKLUBA: “THE HITCH-HIKER”

 

2024ko urriak 29

19:45etan

Indautxu aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

 

The Hitch-Hiker · USA · 1953 · 71 min · Zuz.: Ida Lupino · V.O.S.C.

+XI KORTeN! Non grata, Alba Lozano García.EH-CAT, 2022, 15’. Fik

Gonb: Alba Lozano, David Ontoria

 

«Gizon baten eta arma baten, eta auto baten, benetako istorioa da. Arma gizonarena zen. Autoa zurea izan zitekeen, edo korridorearen beste aldean dagoen bikote gazte horrena. Datozen hirurogeita hamar minutuetan gertatuko dena zuri gerta zekizukeen. Gertaerak gaur egungoak dira». Hitz horiekin aurkezten da filma, hasierako kreditu tituluen aurretik.

Delineatzaile bat eta mekaniko bat, biak ezkonduak, lagunak eta Kalifornian bizi direnak, Mexikora doaz asteburu pasa, eta auto-stop egiten ari den gizon bat hartu dute, Emmett Myers, bideak hilotzez ereiten dabilen preso ohi bat. Pistolaz bahituta, basamortua eta bigarren mailako errepideak zeharkatuko dituzte.

Ida Lupino, zinema beltzeko filmetan arrakasta handia izan zuen aktorea, 1949an hasi zen zuzendari lanetan, eta urte batzuk geroago lan zoragarri hau utzi digu.

 

www.cineclubfas.com