ZORIONEKO OROITZAPENAK

 

Gaur itsasontzia bazterretik urrundu da,

kaia utzi du, kostaldearen ertza,

urrundu da puntu ttiki bat bihurtu arte,

betiko, bere lagun guzien begirada tristearen azpian.

 

Irteera guziek beti uzten dute zapore mingotsa,

askotan min egiten dute, sufriarazten dute,

horregatik momentu horietan behar dira,

gogoratu ditugun oroitzapen zoriontsuak.

 

Oroitu behar da nola elkarrekin ongi ginen,

nola gustatzen zitzaigun denetaz irri egitea,

batzuetan ere, sustengatzen, partekatzen,

gutako edozeinek izan ditzakeen penak.

 

Beldurrik, lotsarik ez izan negar egiteko,

negarrak baititu pena guziak ezabatuko,

utzkitzu malkoak zure aurpegian behera,

zure bihotzeko mina da, isurtzen dena.

 

Gaur itsasontzia bazterretik urrundu da,

kaia utzi du, kostaldearen ertza,

urrundu da puntu ttiki bat bihurtu arte,

betiko, bere lagun guzien begirada tristearen azpian.