LEMNISKATA, AZAROAK 15: XABIER MURIEL, XABIER ALDANONDO

 

Datorren ostiralean, azaroak 15, 19:00etan, Beasaingo Igartzako Jauregian, Azaroa, ZientziAroa zikloaren barruan, Xabier Muriel eta Xabier Aldanondo goierritarrek txirrindularitzako teknologiaz hitz egingo dute “Kirola eta teknologia, txirrindularitzan goi errendimenduan erabiltzen diren gailuak” izeneko saioan.
Xabier Muriel, Jarduera Fisikoaren eta Osasunaren Zientzietan lizentziatua eta doktorea, Movistar txirrindulari taldeko errendimendu arduraduna da. Xabier Aldanondo txirrindulari profesionala izan da.
Txirrindularitza eta zientzia gustuko badituzu, gurekin egotea espero dugu. Agur bero bat Lemniskataren izenean

Xabier Muriel Jarduera Fisikoaren eta Osasunaren Zientzietan izentziaduna eta dokotorea da, Kirol Errendimendu Handiko Masterra eta Jarduera Fisikoaren eta Osasunaren Zientzietako Masterra (Osasuna espezialitatea).

Txirrindularitzako UCIko entrenatzailea, Txirrindularitzako entrenatzaile nazionala eta Fisikokulturismo eta Fitnesseko entrenatzaile nazionala da.
Hamar urtez baino gehiagoz izan da entrenatzaile eta biomekanikari, hainbat talde eta kirolarirekin, eta emaitza garrantzitsuak lortu ditu nazioarteko palmaresean.
Biomekanikako eta Entrenamenduko irakaslea izan da Kirol Ziklikoetako Errendimendu Handiko Masterrean (UMU).
Gaur egun, Movistar taldeko errendimendu arduraduna da; talde eta txirrindulari profesionalen prestatzaile, zuzendari eta biomekanikaria da. Pasai Donibane-San Juan Arraun Elkarteko eta Urdaibai Arraun Elkarteko prestatzaile fisikoa ere izan da. Gainera, hainbat kirolariren prestatzaile fisikoa da: txirrindulari amateurrak, zikloturistak, triatletak, runnerrak, korrikalariak.

Gainera, Biomekanika, Entrenamendu, Nutrizio eta Fisioterapia Bioziklik zentroa zuzentzen du (https://bioziklik.com).