Azaroak 26: REHANA (2021)
Rehanak, Dhakako (Bangladesh) ospitale bateko irakasle laguntzaileak, ama alargun baten eguneroko zailtasunei aurre egin behar die, eta familiaren eta lanaren arteko oreka aurkitzeko borroka egin behar du. Arratsalde batean, bere ikasle bat irakasle baten bulegotik negarrez irteten ikusten du.
Rehana ahal duen guztia saiatuko da abusu hori fakultatean aitor dadin, bere sei urteko alabaren ezohiko jokabideagatik kexa bat jasotzen duen une berean. Rehanak uko egiten dio harrapatuta dagoen gizarte patriarkalaren arau onartezinak onartzeari, eta guztia jokoan jarriko du bere ikaslearekin eta alabarekin jsutizia egin dadin.