ORDIZIAKO UDALA: AZAROAK 23, MIREN ETXEZARRETA

 

Atsegin handiz gonbidatu nahi zaituztegu datorren larunbatean, azaroak 23, goizeko 10:30etatik aurrera, Ordiziako Barrena jauregian burutuko dugun Miren Etxezarretaren artxiboaren aurkezpenera.

 

2022ko uztailaren 15ean, Miren Etxezarretak bere jaioterria den Ordiziako herriari dohaintzan eman zion bere funtsaren zati bat:

 

https://www.ordizia.eus/enplegu-sustapena/6014-miren-etxezarretak-bere-funtsaren-zati-bat-dohaintzan-eman-dio-ordiziako-udalari

 

Ordudanik, funts horiek Ordiziara ekarri, katalogatu eta antolatu dira. Guztiontzat eskuragarri izango den funtsa eta plataforma digitala aurkeztuko da larunbatean.

 

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen natzaizu.

 

Ordiziako Udala