BIDASOAKO MAITALEAK

 

Gaur goizean, lehenago hainbat goizetan bezala, gure bikoteak, Behobiako Xaia ostatutik abiatuz, hasi zuen bere eguneroko ibilaldia, Bidasoaren itzulia egin nahian. Goiza nahiko polita, haize fresko batekin udako saxoinarentzat. Ahateak eta kaioak ikusten ahal ziren Bidasoaren bazterretan jostetan. Jende gutti gurutzatzen ziren eta balada goxoa izanen zutela ematen zuen. Tarteka, argazki batzuk hartzen zituzten, beti inguruan ziren gauzak hartuz, izan txoriak, ibai bazterra, loreak, ahateak baita ere horma-marrazkiak, gazte batzuek egindakoak.

Preseski, marrazki eder bat bazen egina, nun Askatasuna idatzia zen. Biziki ederra. Hori pasatu eta, gure bikoteak segitu zuen bere bidaia, Hendaia herrira aliatuz. Hor eskailerak goiti igota, Done Jakes zubia zeharkatu zuten Irungo herrian sartzeko. Jadanik, oren erdi bat lasaiki oinez ibiltzen zirela eta goseak pixka bat atakatzen zuela, txokolatina erostea erabaki zuten okindegiaren aitzinean pasatzean. Hori jan eta ura pixka bat edanez, kurritu zuten berriro Bidasoaren bazterretik segituz. Ordu laurden bat pasatuak ziren eta kolpez beraien gibelean entzun zuten kriston harrabotsa, abiadura handian joaten diren autoen soinua, guardia zibilaren sirenak marrumaka eta jendeen oihuak, alde guzietan lasterka eta ihes egin nahian…

 

Istripua

Iduriz, auto bat ihesi zihoan gibeletik hainbat guardia zibilen autoek segitzen zutena. Nor ziren, droga trafikatzaileak, lapurrak edo usaia duguna gure Herrian, ihes egin nahian zebiltzan militante batzuk? Dena den, gure bikotearen ondo-ondotik pasatu ziren, aulki bat irauliz eta gero etxe zahar bateko harrizko izkina baten kontra bukatuz. Zer tragedia, zer hondamendia!. Autoa ez da gehiago mugitzen eta kea ateratzen da, Autoan zihoazenek hilik ematen dute. Euren istripuan gure bikotearen hurbil-hurbiletik pasatu ziren, kasik lehertu zituzten. Baina ez baitzen aski,  bere lasterketa eroan segitzen zuen guardia zibilaren autoak gure bikotea lehertu zuen, bi lagunak hamar metrotik gora botatuz. Biak etzanik gelditu ziren, odolez beteak eta haien aieneak eta sufrimenduak entzuten ahal ziren…

Zein izugarria, hara hemen bikote bat lasaiki, bide bazterretik, oinez ibiltzen zena eta kolpez lehertu zutena. Hori ikusita, hor ziren jendeak hurbildu zitzaizkien, guardia zibil batzuk ere bai, batzuk ihesean ibilitakoengana eta beste batzuk gure bikotearengana. Suhiltzaileak deitu zituzten eta lehen laguntzak ematen hasi ziren. Batek hitz egiten zion emazteari lasaitzeko erranez eta anbulantzia laster hor izanen zela azalduz; eta besteak iheslariekin eta gizonarekin dira.

Gizonari guardia zibil batek pultsua hartu zion eta jada ohartua zen ez zuela arnas gehiagorik hartzen. Kolpean hil zen. Saiatu zen bihotza berpizten baina alferrik. Urrunean entzun zen anbulantziaren sirena hurbiltzen. Aliatu orduko, suhiltzaileak gure bikotearengana hurbildu ziren eta saiatu ziren gizona berpizten. Debaldetan, ezin, ez zen deus egitekorik. Anartean, emaztea igo zuten anbulantziara baina barnean pausatu orduko, bere azken hatsa eman zuen…

 

Ondorioa

Egun, gertaera negargarri honen ondotik, udako haize freskoa delarik, Bidasoak maitaleengatik nigar egiten duela erraten da. Eta ikusten ahal da ere, Bidasoaren bazter horretan, harri bat pausatua dena gure Bidasoako maitaleen omenez, lorez apaindua eta nun idatzia den:

 

 

Amorosen paseoa da,

Bidasoako maitaleena,

ibaiaren ertzean

betirako elkar maitatuko dutenak,

Kaioak ta ahateak bidelagun,

korapilatuta lo egiten dute,

harri hunen gainean hitz hauek,

pasatzen direnek gogora ditzaten.