ERROMAK KARTAGO HONDATU ZUEN (K.A. 146KO MARTXOAREN 24A)

 

 

K.a. 146ko martxoaren 24an, Hirugarren Gerra Punikoaren testuinguruan, Erromak behin betiko hartu zuen Kartago, eta guztiz hondatu zuen.

Polibiok, 34. liburukiko II. kapituluan, bere obra handian, honela dakar:

“Kontatzen dute Eszipionek (Kartago guztiz hondatua eta suntsitua ikusirik) malko ugari isuri zituela eta ahots gora deitoratu zituela bere etsai dohakabeak. Eta, hirien, herrien eta inperioen gainean gogoeta sakonak zerabiltzala, hots, zein lotua dagoen haien zoria fortunaren makurrei eta norbanako soilei, Kartagoren ondoan zirenekin gogoratu omen zen (Ilion zahar eta aberats hura, asiriarren inperioa, mediarrena, persiarrena ondoren, Mazedoniarena, denetan handiena, denak hain boteretsuak, berriki arte), eta, halako batean, ideien jarioek poeta handiaren bertsoak burura ekarrita, edo hizkuntza pentsamenduari aurreratuta, ahots gora esan omen zituen Homeroren esaldiok: «Badator Ilion handia menderatua izango den eguna, Priamo eta haren herri gerlaria eroriko direna». Orduan, Polibiok, haren irakasle izana zelako hurbilekoa zuenak, galdetu omen zion zer zela medio bota ote zituen hitz haiek, eta xaloki aitortu zuen aberri maitea zuela burutan, beldur zela nolako geroa ote zetorkion giza gauzen iraupen falta dela eta”.