2024ko abenduak 10
19:45etan
Indautxu aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo
3 / 5 €
Gaztelaniaz
Un autre monde · Frantzia · 2021 · 96 min · Zuz.: Stéphane Brizé · V.O.S.C.
Mugarik gabeko Ekonomilariak eta Euskal Ekonomisteen Elkargoa-rekin elkarlanean saioa
Gonb.: José Ramón Mariño
Lan honekin zuzendariak 2015ean La ley del mercado liburuarekin hasitako trilogia osatzen du; lan munduari buruzko trilogia, alegia.
Philippe Lemeslek AEBetako talde handi baten Frantziako fabrika bat zuzentzen du.Beti lortu ditu emaitza onak eta produktibitate ona bere langileengandik.Dena den, lanarekiko adikzioa dela eta, familiari ez dio jaramon handirik egiten, eta horrek arazoak sortu dizkio: emazteak dibortzioa nahi du, semeak arazo mentalak ditu eta enpresa nagusiak ahalegin berriak eskatzen dizkio.Iritsi zaio balantzea egiteko eta bere bizitzaren zentzua erabakitzeko unea. Elkarrizketa ederrak eta sekulako interpretazioak.Vincent Lindonek exekutibo eredugarri honen antzezpen itzela egiten du, eta Sandrine Kiberlainek eta Anthony Bajonek zoragarri interpretatzen dituzte emaztea eta semea. Istorioa modu entretenigarrian kontatuta dago eta interesgarria da, hausnarketara bideratzen duten gaiak planteatzen baititu.