GURE ODOLAREN ITURRIAK

 

 

Atzo bizkarra ginuen makurtu,

ekaitza pasatzen utzi dugu,

gehien-gehienetan gira isildu,

ukabilak ta hortzak estutu.

 

Gaur burua dugu altxatu,

gure nortasuna asumitu,

iluntasunetik argira pasatu.

Zapalduak dira xutitu!

 

Bihar eraikiz etorkizuna,

iraganean oinarritua,

euskal nazioa egingo da,

gure aberriaren lur berria.

 

 

Errepika:

Gure etengabeko borrokak,

askatasunaren bermeak,

guretzat behar-beharrezkoak,

geure odolaren iturriak.