Maddi Ane Txoperena
Sabaitik zintzilik dagoen bonbilla bakarrak leiho irekitik sartzen den lainoa horitzen du, eta gainerakoa itzal bilakatzen, supazterreko garren joan-jinekin jostetan. Pindarren hotsek aztoratu egiten dute eraikinaren alde batetik bertzera bueltaka dabilen zakur zuri-beltza. Soila da borda, apaletan dauden bitxikeria erabilgaitz eskas batzuk salbu…