SOROTAN BELE jatorrizko taldeko 4 musikari berriz ere elkartu dira. Baionako Harmonia musika bandaren laguntzarekin Lauga gelako taula gainean kontzertu zoragarria eskainiko digute, kantu mitikoak manera ezin ederragoan biziaraziz.
SOROTAN BELE taldeak euskal musikaren panorama azkarki markatu zuen 90. hamarkadan. Soilik 6 urtez eta 3 disko plazaratuz, beren zeltiar ikutuko hainbat folk-rock kantu ereserki bilakatu ziren.
Zatozte kantatzera, dantzatzera eta gozatzera denek belarrian ditugun doinu ahanztezin horiekin batean: « Arratsalde honetan », « Mariñelaren zai », «Atalaia », « Sing sing ati ko folk & rolla », « Zortzi orduko ekaitza » eta abar luze bat…
Opari eder bat famili guziarentzat !
TXARTELAK SALGAI
Ipar Euskal Herriko turismo bulego guzietan.
SOROTAN BELE : Gorka Sarriegi, Urbil Artola, Ritxi Salaberria eta Aitor Errazkin
Moldaketak : Xabi Zabala
Baionako Harmonia : 60 musikari François Gonzalez-ek zuzendurik
Antolatzailea : BIL elkartea (Baionako Ikastolen Laguntzaileak- kontaktua :
Bixente 0674518960)
Prezioak :
– Harmailetan jarririk : 20 euro-eusko / 8 euro-eusko (12 urte petikakoentzat)
– Pistan xutik : 15 euro-eusko / 5 euro-eusko (12 urte petikakoentzat)
Salguneak :
– Ipar Euskal Herriko Turismo Bulego guzietan
– Internet-en : https://www.en-pays-basque.fr/