EGUN ON BELEA, NUN IBILI ZIRA GAUR?

 

 

– Gaur Untxin bazterra segitu dut, hegaldatu naiz haize goxo baten laguntzarekin eta Zokoko auzoan nintzelarik, ikastolako parean, entzun ditut haur batzuk beraien artean frantsesez hitz egiten. Harritua egon naiz, uste eta hemengo haurrek euskaraz hitz egiten zutela, ez bakarrik kurtsoen denboretan baina ere eskolako jolastokian. Uste nuen ikastolako eta gure ingurumena euskalduna zela…

 

– Baina zer pentsatzen duzu? Uste duzu gure ingurumena frantsestua dela?

 

– Oraindik ez, haatik garaia da mugitzeko. Pentsa zenbateraino sartu den kolonizazioaren mina gure eguneroko bizian. Hastapen batean, Frantziako erregearen tropak sartu ziren alde batetik Baionatik et bestaldetik Mauletik. Gure defentsa ttikia zen, Lapurdiko soldaduak gutti ziren eta Nafarroako erregeak, gure erregea, denok Nafarraren erresuman bizi baiginen, ezin izan zituen bere tropak igorri, beraiek ere zafratuak izan baitziren espainol soldaduen bitartez….

 

– Bai hori izan zen gure zibilizazioaren amaieraren hasiera..

 

– Bai justu, ber denboran, euskara debekatu zuten, gure sinesmen zaharrak ere debekatu eta haien ordez, katolizismoa bortxaz sartu. Sorginak, deabruaren seme-alabak ginen… Hala ere, gure foruekin segitzen ahal ginuen, Lapurtarren eta Xiberoaren biltzar nagusiekin, Frantziako erregea onartuz gero (Frantziako probintzia bat bilakatu ginen). Berrehun urte pasa eta gero, Frantziaren iraultza abiatuko da eta euskara, gure foruak eta guzti kenduko dituzte. Orduz geroztik, Frantziako administrazioa azkarki plantan ezarriko dute, ainitz kanpotar sarraraziz, den-denok frantsesak ginela oihukatuz, inposatuz, gure arbasoak galoak zirela zabalduz, gure historia ezabatuz, gure bizia bermoldatuz…

 

Geroztik, hemen gaude, gure ohiturak, gure hizkuntza, gure euskalduntasuna berritu nahian. Gaur egun arte, gora beherak ezagutu ditugu eta hemendik aitzina, nahi badugu airatu gure askatasunaren aldera, moztu beharko ditugu edo zuzendu beharko ditugu gure harremanak Frantziako estatuarekin. Gauzak poliki egiten ahal dira, baina fermuki…

 

– Egia duzu belea, ala izan dadila eta ondoko egunak arte, beste istorio batzuk kontatzeko…