ELBA MARTINEZ, ERAKUSKETA BERRIA

 

Argibidea:

Cartela Elba Martínez cast-eusk

 

 

FLUXU: ARTE GARAIKIDEKO ZIRKUITUA NAFARROAN

 

 

Data

Abenduaren 16tik urtarrilaren 12ra

 

 

ARETOA

ERAKUSKETA GELA

 

 

ERAKUSKETARI BURUZ

FLUXU arte garaikideko zirkuituaren proposamen bat da, lurralde osoan presentzia duena, tokiko erakundeen eta tokiko hezkuntza- eta elkarte-sareko eragileen laguntzarekin eratua, eta erakusketara ez ezik, batez ere prestakuntzara, bitartekaritzara eta hezkuntzara zuzendua, sorkuntza garaikideak behar dituen publikoak sortzeko helburuarekin.

Programaren izena latinetik dator -fluxus-, eta artelanen, ideien eta esperientzia estetikoen fluxua lurraldean zehar gogora ekartzea du helburu. Lehen edizioan, FLUXU hamar herritan ospatuko da, beste horrenbeste artista plastiko eta bisual nafarren eskutik, 2024ko urriaren 7tik 2025eko otsailaren 26ra bitartean.

Programak pertsonen eta artelanaren arteko topaketa bultzatu nahi du, artearen dimentsio sozial eta kolektiboaren aldeko apustua eginez, eta gozatzeko, entzuteko eta eztabaidatzeko espazioak sortuz. Oso helburu garrantzitsua da lurraldean konplizeak diren agenteen komunitate egonkor bat sortzea, beren herrietan kalitatezko arte garaikideko programazio bat sustatuko duena, leku bakoitzarekin elkarrizketan, Nafarroa osora iritsiko dena eta denboran zehar jarraitua izango dena.

ELBA MARTÍNEZ – ERAKUSKETA HEDATUA
Ekialderantz

Elba Martinezek (Iruñea, 1974) Ekialderantz izenburua aukeratu du erakusketa honetarako, non argi naturala elkarrizketan sartuko den bere ehun, argazki eta pintura piezekin. Lan honen funtsezko osagai bat hitzaren erabilera da, horren bidez egunerokoaren arroztasuna atzeman nahi baita.

Urtarrilaren 8an, asteazkena, 18:30ean, El pajarito que encontró su miga poema-bildumako testuen irakurketa egingo du Elba Martinezek, erakusketaren itxiera dela eta.