Trikitixaren munduko aurpegi ezagunak izango dira oholtzan, bai trikitixa modu tradizionalean jotzera etorriko direnak, bai iturri modernoago batetik edanda joko dutenak ere. Sei bikote edo hirukote ezberdinek mimoz prestatutako doinuak eskainiko dituzte arratsalde berezi honetan.
Emanaldia EITBk grabatuko du zuzenean, Euskal Herriko musika eta dantza ikuskizunen emanaldiak eskaintzen dituen Oholtzan programan emititzeko.
Sarrera: aldez aurretik edo txarteldegian 12€
Antolatzen du: Nafarroako Trikitixa Elkartea
Laguntzen du: Burlatako Udala
You must be logged in to post a comment.