EZKUTUKO PENA

 

Edozein bide hartzen dudala,

bakardadeko momentuak sartzen direnean,

neure buruari galderak egiten dizkiodanean,

zu zira nere atsekaberako laguntza.

Orduak eta denbora pasatzen badira ere,

batzuetan bereizten gaituen distantzia,

edo gainezka egiten didan falta astuna,

zu zira hutsune hau betetzen duena.

 

Maiz gertatzen zait gau luze oinazetsuetan,

zure aurpegia ikustea, irriñoz bete-betean,

inpresioa eta ilusioa ematen dizkidana,

hor zarela hurbildua, nere ondoan kokatua.

Bat-batean burbuila lehertzen denean,

eta amets gozoa lurrundu egiten denean,

errealitateari idekitzen zaizkio begiak,

berriro bakarrik utziz nere buruari begira.

 

Amets denborak ahalbidetuko daut,

samurtasunez zuregana hurbiltzea,

zurekin une paregabea bizitzea,

zu eta ni batzen dituen istorio hau.

Nere bihotza astun eta odoletan da,

bere malkoekin doalarik negarrera,

jasanezina dut egoera hau onartzea,

gordetzen bainaiz ezkutatzeko nere pena.