LEMNISKATA: LARRAITZ ARANBURU

 

Datorren ostiralean, urtarrilak 17, 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian,

Larraitz Aranburuk “Zirkuaren matematika” izeneko hitzaldi interesgarria eskainiko du.

 

LARRAITZ ARANBURU

Matematika Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU, Leioa (Bizkaia).

Matematikako lizentziatura jaso zuen 2005ean eta doktoregoa 2011. urtean, biak UPV/EHUn.

Gaur egun, irakasle atxikia da eta estatistika, probabilitatea eta prozesu estokastikoak irakasten ditu, gehienbat Matematikako graduko ikasleei. Bere ikerketa interes nagusienak honakoak dira: eredu matematikoak, optimizazioa eta metodologia algoritmikoak eta eskala handiko optimizazio-arazoen tratamendua. Jakintza arlo horiek aplikazio eremu desberdinetan jorratzen ditu; batez ere, finantzetan eta medikuntzan.

 

Denok gozatu ahal izan dugu zirkoaz. Baina ikusi duzu inoiz ikuskizun hau begirada matematikotik? 

Besteak beste, orekako ariketak (Soka ahula, Makila, Hula hoop, Arku-zubiak), Malabareak eta Hilkorrak aztertuz, Batezbestekoa-erdibitzailea, Katenaria, Pitagoras, Grafoak, Serieak, Espiralak edo arrazoi aureoa aurkituko ditugu.

Zatoz ba gurekin Zirku Matematikora!