Namasté jatetxea, Baiona Txikiko Pannecau karrikako 20. zenbakian
Roselynek eta Dharamvirrek Iparraldeko Indiako errezeta tradizionalak deskubritzen edo berraurkitzen laguntzen dizute.
Dharamvir sukaldariak, jatorriz Punjabekoa, arreta handiz prestatzen ditu bere haragi errezetak: oilasko butter, oilasko tikka massala, bildoxa massala,…
Menuan, gainera, plater begetariano eta begano ugari daude: dilista zopa, espinakak, ilarrak curry, etab.
Thaliak, hainbat errezetaz osatutako plater handiek, hainbat errezeta begetariano eta haragi ezagutzeko aukera ematen dute.
Naanak, ogi tradizionalak, zure plateretarako lagungarri ezin hobea izango dira.
Eta azkenik, postre tradizionaletarako gorde lekua: mango lassi (jogurt edaria), arroz-esnea, kardamomo-pistatxo kulfi (izozkia), eta bertze.
Roselyne eta bere taldea jangelan daude zu gidatzeko.
Namasté talde osoak Indiarat sukaldaritza bidaia bikaina opa dizu!
You must be logged in to post a comment.