ARRATSALDE SINFONIKOA

 

“Pablo Sarasate” Kontserbatorioko Orkestra Sinfonikoak “Arratsalde sinfonikoa” kontzertura gonbidatzen zaitu, non 50 musikari baino gehiagok musika klasikoaren maisulanak eta musika zeltaren erritmo biziak interpretatuko dituzten.

 

Data: 2025eko otsailaren 12a asteazkena, 20:00etan

Lekua: Musikaren Hiriako “Fernando Remacha” Auditorioa

Sarrera doan (gonbidapena aurrez eskuratuta)

 

Programa:

Il matrimonio segreto: obertura – Domenico Cimarosa

1792ko estreinaldiaren ondoren, Leopoldo II.a enperadorea hain liluratuta geratu zen, non interpreteak afaltzera gonbidatu eta gau hartan bertan opera osoa berriz antzezteko eskatu zien.

Die Moldau – Bedřich Smetana

Smetanak Moldava ibaia irudikatzen duen obra hau sortu zuen gor geratu ondoren, erakutsiz baldintza gogorrenetan ere maisulan bat sor daitekeela.

The Lord of the Dance: Cry of the Celts – Ronan Hardiman

Ikuskizun arrakastatsu honetan oinarritutako moldaketa sinfoniko indartsu honek musika zelta tradizionala erritmo modernoekin uztartzen du, biolinen sekzioaren indar eta birtuosismoaz lagunduta.

Nabucco: obertura – Giuseppe Verdi

Opera honetako Esclabo hebrearren korua edo Va, pensiero Italiako batasunaren mugimenduaren sinbolo bihurtu zen, askatasunaren ereserki bihurtuz.

Ez galdu musika sinfonikoan murgiltzeko aukera hau. Zure zain gaude!

 

 

PROGRAMA

“Pablo Sarasate” Kontserbatorioko 4., 5. eta 6. mailako orkestra sinfonikoa

  • Il matrimonio segreto: Obertura Domenico Cimarosa
  • Die Moldau Bedřich Smetana
  • The Lord of the Dance Ronan Hardiman
  • Nabucco: Obertura Giuseppe Verdi

Zuzendaria: Asier Zabalza Larreta