ERAKUSKETA: «URETAN, DANTZA DISDIRETAN URTZEN DA»

BilbaoArtek Argiñe Ceballosen «Uretan, dantza disdiretan urtzen da» erakusketa aurkeztuko du URIBITARTE40 aretoan. Inaugurazio-programaren barruan, erakusketaren inaugurazioa otsailaren 14an, ostirala, 19:00etan izango da, eta artistak berak bisita gidatua egingo du otsailaren 15ean, larunbata, 12:30tan.

Uretan, dantza disdiretan urtzen da erakusketak artistak, BilbaoArten 2023-24an lagapen estudioko bekaren kontestuan eta ondoren Otxarkoaga Opengela esparruan, egindako azken ekoizpenak aurkeztu ditu. Argazkiek, oihalek, eskulturek eta instalazio-bideoek osatzen dute URIBITARTE40 Aretorako berariaz sortutako proiektua. Materialekin eta diziplinekin egindako esperimentazioaren emaitza dira lanak, eta elkarrekin hitz egiten dute, fantasiazko espazio oniriko bat sortuz, non erreala eta fikzioa nahasten diren. Proiektua osatzeko, hainbat bisita gidatu egingo dira euskaraz eta gaztelaniaz, LSEra (Espainiako zeinu-mintzaira) egokituak otsailean eta martxoan; hiru asteko tailer bat Estela Miguelekin batera, “Entre un lago de arena y piel” izenburupean; eta proiektuaren harira argitaratutako liburuaren aurkezpen bat.

ERAKUSKETAREN FITXA TEKNIKOA

Izenburua: Uretan, dantza disdiretan urtzen da

Artista: Argiñe Ceballos Gelozaga (Ugao-Miraballes, 1999)

Lekua: URIBITARTE40 Aretoa ( Uribitarte pasalekua, 40. 48009 Bilbao).

Datak: Otailak 14 – Martxoak 30, 2025

Aretoko ordutegia: Asteartetik larunbatera, 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00. Igande eta jaiegunetan, 11:00 – 14:00. Astelehenetan (jaiegunak barne), itxita

IKASTAROAREN DATUAK

Egutegia:

2025: otsaila (19-20, 26-27), martxoa (5-6, 12-13, 19-20, 26-27), apirila (2-3, 9-10). Astean 2 egunetan (asteazkenetan teoria, eta ostegunetan bisita edo paseoa), egun bakoitzean 2 ordu, arratsaldeko seietatik zortzietara. Astean 4 ordu, hilean 16 ordu. Guztira: 2 hilabete, 32 ordu.

Bertaratutakoen kopurua, gehienez:

15 pertsona, inolako profil pertsonal edo profesionalik justifikatu beharrik gabe.

Antolakuntza:

Arkitektura Gela, Bilbao Arterekin lankidetzan (lehen esperientzia 2015-2016an eta ondorengo lankidetzak, Bilbao Aurrera Plana 2021, Arkitektura Gelaren bisitak, 7 ibilaldi Itsasadarrean barrena: Bilbao Arte eta Arkitektura 2024).

Helbidea:

Patxi García de la Torre, GARCÍA DE LA TORRE arquitectos

Lekua:

Bilbao Arteko Art House Zinema (klase teorikoak 8 asteazkenetan, arratsaldeko seietatik zortzietara).

Matrikula eta diplomatura:

Matrikularen zenbatekoa: 150 €. Arkitektura Gelaren XXVI. Diplomatura.

Inskripzio-orria (PDF)

Inskripzio-orria (DOCX)