IPARRALDE 2040

Egoera latz eta ezegonkortasun instituzional sentimendu handi baten testuinguruan, Garapen kontseiluak etorkizuneko proiekzio hausnarketa bat proposatzen die Iparraldeko herritarrei, 2025 urte osoa iraunen duena. 

Lehenik, biztanleen arteko elkartze eta trukaketa dinamika bat abian jarri da, uda arte. Iparralde guzian hedatua eta molde ezberdinak hartuz joango dena (hitzaldiak, jolasak, galdetegiak, eztabaidak…). Zugandik gerturatuko da, zure etxetik, zure lantokitik, zure bizilekutik edo zure aisialdi lekuetatik ere… adi egon, ez huts egiteko.

 Ekintza hauen bidez eginen diren ekarpen guziak, gogoeta gune bat elikatuko dute, deneri irekia. Urte hondarean, aterako den etorkizun desirotsuaren ikuspegi kolektiboa, publiko zabalari aurkeztua izanen da.

 Harpidetu zaitez gure buletinera, berririk ez huts egiteko!

 Berripaper berri honetan izena emanez, dinamika herritar eta parte hartzaile honen muinean izanen zara! 

Zuzenean zure helbidera jasoko dituzu:

 

  • Aktualitateak eta dinamikaren aurrera pausoak

  • Ekitaldiak, zure ideiak partekatzeko eta prospektiban implikatzeko

  • Gure lurraldeari eta etorkizuneko apustuei buruzko ekarpenen deskubritzeko baliabideak: eragile engaiatuen hitzak, txostenak, ikerketen emaitzak, bibliografia, filmak, muralak… eta askoz gehiago!

 

Ez gal aukera biztanleen artean trukatzeko, gure lurraldearen etorkizun desiragarri baterako bideak, elgarrekin eraiki ditzagun.

Izena eman lehenbailehen eta jarraitu pausoz pauso dinamika kolektibo hau!

Iparralde 2024 berripaperan harpidetzen naiz

Etorkizuna nahi duguna izango da.