Film proiekzioak, zinemagileekin solasaldiak, mahai-inguruak edo familiei zuzendutako zinema saioak izanen dira Iruñean otsailaren 24tik martxoaren 1era
EGUNEROKO PROGRAMA ETA SARRERAK
Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia Iruñean izanen da otsailaren 24tik martxoaren 1era, eta emanaldi guztietarako sarrerak salgai daude jada webgunean eta Baluarteko leihatilan. Sarreraren prezioa 3 euro izanen da, oro har, emanaldi bakoitzeko, eta zenbait saio doan izanen dira.
Aurten ere, Punto de Vista jaialdiak espazio estimulatzaile eta aktiboa proposatzen du ez-fikziozko zinemaren azken joerak ezagutzeko eta ikus-entzuneko praktika berriei buruzko gogoeta egiteko.
Olaia Inziarte, Rig3l, Juárez eta Edu Errea musikariek emanaldiak egingo dituzte Punto de Vista jaialdiaren musika programazioaren barruan
Kontzertuak eta zuzeneko musika izango duten Radio 3 kateko programak osatzeko, Dayanna, Leeharvey eta /Göo! artisten saioak ere izango dira
Punto de Vistak, aurreko edizioetan bezala, zinema dokumentaleko jaialdiaren inguruko proposamen zabala osatuko duen musika programazioa iragarri du. Jaialdia otsailaren 24tik martxoaren 1era egingo da, Iruñean. Hain zuzen, ekitaldian hainbat kontzertu, DJ saioak eta zuzeneko musika izango duten irratsaioak egingo dira. Jarduera horiek egiteko, Navarra Music Commission bulegoaren, Txintxarri tabernaren eta Radio 3 katearen laguntza izango da.
Punto de Vista gauak Txintxarri tabernan
DJ saioa: Dayanna
Otsailak 25, asteartea, 23:00etatik aurrera
Sarrera doan edukiera mugara iritsi arte
Navarra Music Commission bulegoarekin lankidetzan
DJ saioa: Leeharvey
Otsailak 26, asteazkena, 23:00etatik aurrera
Sarrera doan edukiera mugara iritsi arte
Navarra Music Commission bulegoarekin lankidetzan
Kontzertua: Rig3l + DJ saioa: /Göo!
Otsailak 27, osteguna, 21:30ean eta 23:00etan
Sarrera doan gonbidapenarekin (hemen eskura daiteke). Sarrera librea DJ saioan, edukiera mugara iritsi arte
Navarra Music Commission bulegoarekin lankidetzan
Kontzertua: Juárez + DJ saioa: artista gonbidatua
Otsailak 28, ostirala, 21:00etan eta 23:00etan
Kontzerturako sarrerak hemen eskura daitezke. Sarrera librea DJ saioan, edukiera mugara iritsi arte
DJ saioa: Cerdiloop
Martxoak 1, larunbata, 23:00etan
Sarrera doan edukiera mugara iritsi arte
Radio 3 kateko programak: Tres en la Carretera
Otsailak 26, asteazkena, 18:00etan
Edu Errearen emanaldiarekin
Baluarteko atondoa. Sarrera libre edukiera mugara iritsi arte
Otsailak 27, osteguna, 18:00etan
Olaia Inziarteren emanaldiarekin
Baluarteko atondoa. Sarrera libre edukiera mugara iritsi arte