EHNE Bizkaiak Emakumeentzako Eskola Agroekologiko Feminista antolatu du martxoaren 11tik apirilaren 9ra
EHNE Bizkaiak antolatutako Emakumeentzako Bigarren Eskola Agroekologiko Feminista martxoaren 11tik apirilaren 9ra egingo da, eta irakaskuntza teorikoak, praktikoak eta baserrietara bisitak izango ditu. Izena emateko epea zabalik dago martxoaren 6ra arte.
Eskola emakume baserritarrei, landa-inguruneko emakumeei eta lurra landu nahi duten emakumeei zuzenduta dago.
Helburua, hausnarketarako eta ikaskuntzarako guneak sortzea da, kolektibitatea, lidergoa eta ekintza bateratuak sortzeko. Gainera, belaunaldien arteko elkartrukeak sustatuko ditugu.
Edukiak EHNE Bizkaia eta Etxalde mugimenduko emakume baserritarrek emango dituzte gehienbat, eta prestakuntza hori aberastuko dute, beren bizipenen eta antolakuntzaren esperientziak partekatuz.
Formakuntza guztiz doakoa da eta txikigune zerbitzua eskainiko da.
Argibidea:
EGUNAK
1. fasea Astean bi arratsaldetan
2025eko martxoak 11 – 2025eko apirilak 10
-
- astearteetan, 16:30etatik 19:30etara (teorikoa)
- ostegunetan, 16:30etatik 19:30etara (praktika / bisita)
2. fasea Ostegun arratsaldetan
Maiatzak 8 – Ekainak 5
-
- 5 txoko edo mintegi.
LEKUA
Asteartea (teorikoa) EHNE Bizkaiko egoitzan (Abadiño).
Osteguna (praktikoa eta bisitak) Herri desberdinetan.
IZENA-EMATEA
Honako metodo hauetakoren baten bidez eman dezakezu izena:
-
- proiektuak@ehnebizkaia.eus helbidera mezu bat bidaliz.
- Telefono honetara deituz: 94 623 27 30
You must be logged in to post a comment.