Albisteak

ERANDIO

Udalak 210.432 euroko ekarpena egin du gizarte larrialdietarako laguntzen alorrean. Horrela 383 pertsonek jasoko dute gizarte larrialdietako laguntza.


LASARTE – ORIA

Udalak eta Aterpeak sostengua agertu diote gaixotasun ezohikoak eta haurren minbiziaren ikertzearen alde dirua biltzeko eta sentsibilizatzeko kanpainari. Horren barruan “Super H Hontz zuriaren lurraldean” komikia aurkeztu dute.



“ALDIZ”

2012an sorturiko arte aldizkariak hirugarren zenbakia karrikaratu du.


ARABAR ERRIOXA

2.016 urterako aurrekonkua onartu da 2.247.670,9€ -ko partidarekin


ELANTXOBE

2016rako aurrekontua 471.382koa da, 2015ekoa baino % 11 haundiagoa.


IRUN

6.500 pertsonatik gora igaro dira izotz pistatik gabonetan.


“IKEA”

Iruñerrian, zehazki Iruñea eta Galar arteko mugetan, Zaragoza etorbideko bukaera aldean, denda itzela ireki nahi dutela karrikaratu da.


ELINBERRI

Laguntzaile berria ‘Agiri’ -etan: Xanti Begiristain Madotz. Bere lehenengo agiria ere irakurgai.


MATTIN BAXO

Garazi-Baigorriko euskara teknikariak: “helburua eguneroko bizian euskararen erabilpena sustatzea da”. Horrela, agiriak, euskarriak, formakuntza ikastaroak eta bertze prestatuko bide du.