LEGUTIO
Urtarrilak 7-tik aurrera A-2620 errepidea zabalik dago, horrela ba, Durango zein Arrasatera doazen autobusak lehengo geltokia izango dute. Dimatik Bilbora doazenak, aldiz, ikastolako gurutzekoa mantenduko dute.
Urtarrilak 7-tik aurrera A-2620 errepidea zabalik dago, horrela ba, Durango zein Arrasatera doazen autobusak lehengo geltokia izango dute. Dimatik Bilbora doazenak, aldiz, ikastolako gurutzekoa mantenduko dute.
Herri elkargoak euskararen aldeko sei urteko hitzarmena sinatu du, hain zuzen ere kontratu berrietan langilegoaren ezagutza bultzatu nahi baitu.
2016an Durango – Gasteiz autobus zerbitzua hobetuko da. Ordutegi batzuetan zerbitzua indartuz eta autobus zahar batzuk ordezkatuz.
Elgoibarko maisuen nazioarteko XXV. txapelketa Ider Borya frantziarrak irabazi du.
Balerdi mendian “Txantxangorri” bidea ireki du.
Urtarrilaren 21 eta otsailaren 20 bitarte biztanlegoari dagokion errolda ofiziala burutuko dute.
Zerbitzu publikoen eta administrazio jardueren tasa abeltzaintza etxebizitza eta ustiategientzako 2.016 urtean 55,09 eurotakoa izango da eta ostalaritzako establezimendu eta landa turismoko establezimenduentzat, 81,14-takoa.
2016ean ez dira Garain zergak eta tasak igoko.
Urtarrilak 15ean haur eta gazteentzako zine emanaldiak. 2-13 urte bitartekoentzat “Minions” 17:30-19:30 kultur etxean 0,50 eurotan sarrerak. 14-18 urte bitartezkoentzat “La ola” 19:30-21:30 kultur etxean, sarrerak euro batean.
Herriko Etxeak “Bulevar” alderdiko lanak berrikus eta 300 etxebizitza hausnartu du, hots, lehenagoko erdia.