Albisteak

LAUDIO

Gardeako kultur eta kirol instalazioen kontrolerako lizitazioa ireki da. Aurkepenak urtarrilak 3-a arte egongo da zabalik.


ATXONDO

Argazki lehiaketako saridunak Ibon Gorrotxategi, Victor Uriarte eta Maribi Abendibar izan dira.


AZPEITIA

Ilunpe pilota elkarteko kideek jaso dute Azpeitia kirolaria 2015 saria.


MENDIGORRIA

Udalak, Julian Maria Espinal ikastetxeko jantokia dela medio, sendiek diru-laguntzaren jasotzekotz ordenantza onetsi du.


HENDAIA

Urtarrilaren 9an, Dongoxenian, 11:00etan, danborradaren entsegua burutuko dute. Euria eginen balu, Lizariko eskolan bilduren.


MIÑAO GUTXIA

Bizi eraikinetan azterketa energetikoak egin daitezen diru laguntzen epea ireki da. Informazio gehiagorako: http://www.alava.net/botha/Boletines/2015/148/2015_148_05313_E.pdf


ABADIÑO

54 familia behartsuei Udalak txartelak banatuko dizkie janari freskoak eros ditzaten.


AZKOITIA

Udalak Zerber burdindegiari, Cordonnier oinetako konponketa dendari eta Burruntzi arkitektura estudioari eman dizkie aurten Bai euskarari ziurtagiriak.


ZUBIETA

Urtarrilaren 5ean, 21:30etan eta ostatuan bertso afaria profitatuko dute, bertsolariak Julio Soto eta Iker Zubeldia izanen direlarik.


ELINBERRI

‘Eleberrien kutxa’ -ren agiri berria irakurgai.