ANOETA
Udal webgunean euskarazko atsotiz eta esaera zaharren zerrenda zintzilikatuta dago, www.anoeta.eus en.
Udal webgunean euskarazko atsotiz eta esaera zaharren zerrenda zintzilikatuta dago, www.anoeta.eus en.
Udalak hirigintzako tramitatzioen tasak arautzen dituen ordenantzan aldaketa onetsi du. Halaber, denden edota ostatuen irekitzekotz lizentzien eta eskualdatzeen tasak arautzen duenean ere gauza bera agindu du. Hondarrean, arau subsidiarioetan ere aldaketa burutu du.
Urtarrilaren 6an, Intzurako lehen mailako eskolan, 19:00etan, danborradaren entsegua burutuko dute.
‘Gazte hitzak’, ipuin eta kontakizun laburren lehiaketa martxan da. 14 – 25 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta dago eta parte hartzeko epea urtarrilak 29-an bukatzen da. Informazio gehiagorako: http://www.gazteaukera.euskadi.eus/r58-ginfocon/eu/contenidos/evento/c311220/eu_c311220/c311220.html
Gabonetan liburutegian liburu bat eskatzen dutenek orri markatzaile bat opari bezala jasoko dute. Bestetik urte berriari begira 2016, bi kurtso berri eskeiniko dira: Yoga ostegunetan goizeko 10:00-11:30 eta estimulazio kognitiboa astelehenetan arratsaldez 17:30-18:30.
Bi herriak batzen dituen ibilbidean hobekuntza lanak egin dira, 33.365,75 kostuarekin. Lan hauek egiteko Foru Aldundiko mugikortasuneko departamenduak 16.456,13 euroko diru laguntza eman du.
Lesakarrak Euskadiko txinga eroate txapelketa laugarren aldiz irabazi du.
‘Historia’ -ren agiri berria irakurgai.
Urtarrilaren 3rat arte zinema euskaraz euro baten truke.
Obra, eraikuntza eta instalazioen gaineko zergen ordenantzari behin betiko onarpena eman zaio. Orokorrean %5-eko zerga ordaindu beharko da.