Albisteak

DONOSTIA

10.000 etxebizitzek % 15 gutxiago ordainduko dute organikoak birziklatzeagatik


XÜBÜKOTA

Lüxi Aguergarayk eta Marion Cazenavek izen horrezaz jantziarazi duten euskal haurtzain etxea urtarrilean Maulen irekiko dute. Argibidea: xubukota@gmail.com


MENDIGORRIA

Udalak 2016ko aurrekontua, plantilla organikoa, tasak, prezio publikoak nahiz zerga-tasak onetsi ditu. Halaber, plan berezi zein arau subsidiarioetan zenbait aldaketak burutu ditu.


AIARA

Gabonetako literatura lehiaketaren saridunak, hauek izan dira: 6-8 urte bitarteko kategorian: Alaitz Ibarra (lehenengo postuan) eta Lexuri Abrisketa (bigarrenean). 8-10 urte bitarteko kategorian: Amaia Vacelar (lehenengo postuan) eta Jurgi Abrisketa (bigarrenean). 10-12 urte bitarte kategorian:…


ZARATAMO

Mikel Urrutikoetxea Zaratamoar eskupilotariak aurten bi txapela irabazi ditu, buruz burukoa eta lau ta erdikoa. Olaizola II eta Irujo gaindituta hurrenez hurren.


ANDOAIN

Jose Luis Etxeberria Urrutia txistulariak “Olazabalen bidea” saria jaso du.


HAZPARNE

Hazketa 2010 elkarteak hondakindegiaren hestea zalantzan jarri du, argibide eza nabarmendu dutelarik.


ELINBERRI

‘Noleskine’-ren agiri berria irakurgai.


NAFARROA GARAIA

Zarrakazteluko “Milar Jiménez”, Iruñeko “Iluminación Helios” eta Faltzesko “Ingeniería Electricidad Soto” dendek Nafarroa Garaiko gobernuak antolaturiko bertziklatze erakuts lehio lehiaketa irabazi dute; hurrenez hurren lehen, bigarren eta hirugarren saria eskuratu dutelarik.


AÑANA

Landa garapenerako elkarteak, Landa garapenerako programa kaleratu du, lan hildoak finkatzeko asmoz.