Albisteak

PLENTZIA

Ekitaldi eta hezkuntza sailak herritarren esku jarri du 2016rako Udal egutegia Goñi-Portalen, Udaleko turismo eta bezeroaren arretarako zerbitzu bulegoan.


EIBAR

Udalak zilarrezko Bikain agiria eskuratu du euskararen inguruan egindako lanagatik.


LAPURDI, NAFARROA BEHEREA, ZUBEROA

Euskararen Erakunde Publikoak eta Ofizio nahiz Ofizialeen Ganbarak euskararen aldeko hizkuntza politikaren arloan hiru urteko hitzarmena adostu dute.


HERRIBERRI HARRIBERRI

Hondar urte honetan lan atxikimenduak %7,5 hazi bide dira, Nafarroa Garaiko bikoitza alegia.


BERANTEVILLA

Behin betiko onarpena eman zaio herrigune historikoko azpiegiturak eta zoladura berritzeko kontribuzio berezien ordenantza orokorrari.


MUNDAKA

Urritik maiatzera bitartean herriko sei tabernek pintxo poteoa eskainiko dute ostiralero. Goikoa taberna, El puerto hotela, Ibarralde taberna, Igontxu taberna, Itsasne taberna eta Los chopos tabernaren eskutik. Gainera hileko azken ostiralean bezeroen arteko zozketa egingo…


ANTZUOLA

Abenduaren 26an ospatuko den San Esteban lasterketarako izen emateak abenduak 18ra arte egin ahal izango dira.


ANGELU, BAIONA, BOKALE

Hondar urteotan bezala, aurten ere abenduaren 1etik aterkirik gabeko lagunei hogei bat ohe eskaintzen ohi zaie.


ELINBERRI

‘Joseba Aurkenerena Barandiaran’ -en agiri berria irakurgai.


MARTZILLA

Udalak Zahar Etxea eta Eguneko Zentroaren zerbitzua zuzenean kudeatzekotz erakunde autonomoaren sor eta hari loturiko estatutuak onetsi berri ditu.