ARABAR ERRIOXA
Kuadrilla honek arkitekto bat kontratu nahi du hirigintza-aholkularitza lanak egin ditzan. Interesatuek, baldintzak betetzen badituzte, abenduak 18-a arte izango dute zabalik epea beraien burua aurkezteko.
Kuadrilla honek arkitekto bat kontratu nahi du hirigintza-aholkularitza lanak egin ditzan. Interesatuek, baldintzak betetzen badituzte, abenduak 18-a arte izango dute zabalik epea beraien burua aurkezteko.
Aurrekontuaren lan taldearen deildia abenduaren 15ean arratsaldeko 19:30etan osoko bilkuren aretoan.
Abenduaren 19an Donostiako Ilunben arratsaldeko 17.00etan Gipuzkoako bertsolari txapelketaren finala lehiatuko da.
Txoko berria agirietan ‘Mikel Romeo Ruiz’ eta bere lehenengo olerkia irakurgai.
Antsoain, Atarrabia, Berriobeiti, Berriozar, Ezkabarte, Iruñea eta Xulapain udalerriek, Iruñerriko Mankomunitatearen eskutik, aipatu mendi inguruari loturiko natur parkearen proiektua bultzatu nahi dute.
Sébastien Zozaya urdaitegi langile gisa aurten Frantziako hoberen hautatu egin dute.
Larreak erabiltzeagatik ordaindu behar duten pertsonen zerrenda atera dute. Interesatuek Aiarako udalean aurkitu dezakete informazioa.
Abenduan zehar ludotekan neguaren inguruko hainbat gai landuko dira. Aste honetan: 14ean postalak, 15ean olentzero sortu, 16ean gutuna idatzi, 17an sari banaketa. Argibide gehiago ludoteka@lemoa.net en.
Unai Agirre sailkatu da Gipuzkoako bertsolari txapelketako finalerako, Tolosan jokatutako bigarren finalaurrekoan. Bigarren Beñat Gaztelumendi sailkatu da eta hirugarren Iñaki Apalategi.
Suak kiskaliriko Indusal enpresak uda baino lehen ateak berriz ere irekiko dituela adierazi dute. Bertan 104 langile ari ziren, eta haien artean behin-behinekotasunean ziharduten 13 karrika gorrian gelditu direla salatu da.