Albisteak

MIARRITZE

Duela 7 urte ubide horniketari loturiko beharrean hildako bi langileen auziaren emaitza: 60.000.


GEBARA

Behin betiko onarpena eman zaio auzolanen ordenantzari.


OTXANDIO

Eusko Jaurlaritzak “Urrezko bikain ziurtagiria”rekin saritu du Koikili Aterpetxea, kudeaketa linguistikoan erreferente bilakatuz.


SEGURA ERRAZTIOLATZA

Hitz edo irrik, euskaraz elkarri euskara taldeak 10 urte bete ditu.


BAIONA

Unibertsitate liburutegian, balizko eraikuntza hutsuneak medio, arazo latzak daudela karrikaratu dute.


ERRIBERRI HARRIBERRI

Jesus Gomez Rodriguez ordenagailu margolariak “Los Lebreles” ostatuan urtarrilaren 3 bitarte bere hondar erakusketa plazaratzen du.


OZAETA

Herrian egingo den irristatzeko pista berria, ‘Troem Ega Transformers SLL’ enpresak eramango du aurrera, 33.681,87€-ren truke (BEZ barne).


KARRANTZA ETA LANESTOSA

Bizkaiko jakien bankuaren datuak: 2014ko apiriletik 2015eko azarora 35 familiek jaso dituzte jakiak eta 6.860 kilo banatu dira osotara, bataz beste 381 kilo hilero.


PASAIA

Logotipo edo irudi korporatiboa eguneratu nahi du Udalak. Deialdia egiten du lehiaketan parte hartzeko. 2016ko urtarrilak 4ra arte aurkeztu daitezke proposamenak. Oinarriak : https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2015/11/02/e1509024.htm


“LUR BERRI”

Kooperatibak iaz baino %9 gehiago hazi dela adierazi du.